Bilbon Herri kirolak eta Pilota Euskaraz!!

Urtero bezala urrian hasiera eman genion Bilboko ikastetxeetan burutzen ditugun Herri Kirol eta Pilota sustapen saioei.

Mendez mende eta belaunaldiz-belaunaldi, inguruarekiko eta besteekiko harremana era atsegin batean bizitzeko, pertsonok bide ezberdinak jorratu ditugu. Subjektu sozial gisa, inguru sozialarekin harremana izateko eta egunerokotasunari aurre egiteko erabili ditugun tresna nagusiak, jolasak eta jokoak izan dira.

Horretan oinarrituz, Bilboko udalarekin batera esku artean dugun proiektu honek, Herri Kirol eta Euskal Pilota sustapen saioen bitartez, euskararen erabilerako esparru berriak sustatzea eta talde kohesioa eta ludikotasuna bultzatzea du helburu. Horrela euskara eta euskal kultura indartuz.

Saio hauek Bilboko ikastetxe guztietara zabaltzen dira eta LH 3. zikloko eta DBH 2. zikloko ikasleentzat bideratuak daude.  Urrian hasi eta abendura bitarte 21 ikastetxek eman dute izena iada.

Egoerak horrela ahalbideratzen badu, urtarriletik aurrera saioekin jarraitzeko asmoa dugu.

Mila esker parte hartu duzuen guztioi!!